Aurkezpena

Ekialdea BHI ikastetxe bizi eta dinamikoa dugu, gaztea, lanean gogoz eta sutsu diharduena. Ikasle elebidunak eskatzen dituen gizarte honetako belaunaldi berriei erantzuna  emateko asmo eta esperantzarekin jaio zen.  Hasieratik, euskara gure herriko kultura eta ohiturak suspertu eta integratzeko  ezinbesteko faktoretzat hartu izan  dugu, eta, horretarako,  ekintza sorta motibatzaile eta positibo ezberdinen bidez, ildo honi ekin diogu etengabe. 

Gure ikasleak Lehen Hezkuntzako ikastetxe hauetatik datozkigu batez ere: Angel Ganivet eskolatik; Adurtza, Arantzabela eta Dulantzi ikastoletatik; eta Errekabarri eta San Ignacio ikastetxe publikoetatik. Hauekin guztiekin harreman  eta koordinazio estua dugu, ikasleak  Ekialdera gerturatzen direnerako berauen egoera eta beharrizanak ezagutzekotan.

Eskerrik asko guztioi Ekialdea egitasmoa posible egiteagatik. Ezagutzen ez bagaituzu, hurbil zaitez, ongi hartuko baitzaitugu!!