Erasmus Plus

Erasmus Plus programa Europar Batasunak sustatzen duen hezkuntza, prestakuntza eta gazteria programa bat da eta bere helburua hezkuntzaren nazioartekotzea da. Ekialdeak institutuak 2022-2023 ikasturterako “La imagen del otro/The image of the other” izeneko KA122 programa lortu du, ikasleen mugikortasunerako iraupen laburreko proiektuak sustatzen dituena.
Programa honen bidez, eskolak eskaintzen dituen elkar-trukeen kostuari aurre egiteko beharrezkoa den dirua lortu du. 2022-2023 ikasturtean aleman eta frantseseko ikasleentzat bi elkar-truke planteatu dira: frantseseko ikasleak Carquefou udalerrira -Nantes hiritik gertu- joango dira eta alemaneko ikasleak Berlinera joango dira.
Helburuak
Mugikortasun honek 5 helburu ditu:
- Europako aniztasuna ezagutzea eta europar komunitateko kidetasuna handitzea.
- Bigarren hizkuntzen ikasketa prozesua hobetzea eta hauenganako motibazioa handitzea. Kasu konkretu honetan, erabiliko diren hizkuntza nagusiak frantsesa eta alemana izango dira.
- Ikasleei inguru ezberdinak ezagutzeko aukera zabaltzea edozein traba ekonomiko, sozial eta kulturalei aurre eginez.
- Teknologia berrien erabilera egokia sustatzea.
- Ikasketa zentro berrien ezagutzaren bidez, gure ikasketa prozesua hobetzea.
Institutuak datorren ikasturtean ere ildo honetatik jarraitzeko xedea du. Ea lortzen dugun!!