EuskarAbentura

Euskal Herriko zazpi lurraldeetako nahiz diasporako 15-17 urte bitarteko 120 neska-mutil euskal geografia, kultura eta historia lagunartean ezagutzera eramango dituen oinezko espedizioa da EuskarAbentura. Informazio guztia webgune ofizialean aurkituko duzu.

EuskarAbentura Espedizioa 2023 ekintzan parte hartzeko hurrengo baldintzak bete behar dira:

  • 2006 edo 2007 urteetan jaioa/sortua izan
  • Euskaraz jakin

Gure helburua mundu mailako gazte euskaldunen sare bat osatzea da, beraz zazpi euskal lurraldeetatik datozen gazteez aparte, diasporako parte-hartzaileak ere bilatzen ditugu!

Dokumentuak

Gure ikasleak

Argazkian dituzu 2. Batxilergoko ikasle Igor Peña, Estrella Ortiz de Zarate, Maialen Imaz eta Amaia Villarreal ikasleak, beren iazko esperientzia ederra azaltzen 1. Batxilergoko ikasleei. Laster batean joango dira DBH4-ko taldeetara ere.