Gela egonkorra

Gela Egonkorreko ikasleek laguntza orokortua eta bakarkako arreta behar dute. Bakoitzaren behar eta ezaugarrietara egokitutako curriculuma eskeintzen zaie (Banakako Lan Plana). Autonomia pertsonala eta bizitzarako trebetasunak lortzeko, erabiltzen dugun Curriculuma funtzional eta praktikoa da.

Gelan lantzen diren ikasgaiak, honako hauek dira: Matematika, Lenguaia, Informatika, Natur Zientziak, Euskera, Tutoretza, egokitutako Heziketa Fisikoa, Egunkaria  eta Liburutegia.

Hiru tailer ere lantzen dira:

  • Sukaldaritza tailerra
  • Lorezaintza tailerra
  • Eskulan tailerra

Tailerretan landutako lanak eta produktuak ikastetxean egiten diren merkatuetan saltzen dira.