Bekak 2023-2024
IKASLEAK ADI!!!!
IRAKASLE BERRIAK ADI!
Datorren ikasturtean Ekialdea BHIn lan egitea egokitu bazaizu, bidali mesedez zure datuak idazkaritza@ekialdea.com edo ikasketaburua@ekialdea.com helbidera kargu hartzeko orria betez. Hemen duzu esteka.
Gogoratu murrizketa edo baimenen bat eskatu behar baduzu orain jakinarazi behar diguzula eta EIZUn eskatu beharko duzula uztailaren 21a baino lehen.
EKI Iean aurkituko gaituzu 9:00etatik 14:00ak bitarte.
Guztiok irailaren 1ean ikusiko dugu elkar!
ONGI ETORRI!!
23-24 Batxilergoko matrikulazioa
23-24 ikasturteko Batxilergoko matrikulazioa irekitzear dago, epea ekainaren 22tik uztailaren 4a arte izango da. Horretarako, ezinbestekoa izango da aurretiko hitzordua eskatzea.
Hona hemen informazio guztia:
- Data: ekainak 22 - uztailak 4
- Ordua: 8:30-10:30 / 11:00-14:00
- Tokia: Ekialdea I (Juan XXIII, 2)
- Erreserba: esteka
- OHARRA: Eskaerak bikoiztea saihesteko, ez eskatu aurretiko hizordurik, harik eta dokumentazio osoa ez duzun arte.
DBH - Ekaineko plangintza
Ikasturtea bukatzear dago eta DBH-n hainbat ekintza programatuta daude: liburu solidarioaren itzulketa, irteera desberdinak, nota banaketa, etab. Bestetik, ekainak 21ean autobusek ordutegi berezia izango dute.
Hona hemen informazio guztia:
- Ekainak 21: Autobuseko ordutegi berezia
- Ekainak 15-23: Egun berezien egitaraua