Instagram Youtube Twitter

Agenda 2030 Gasteizko Udal Foroan

Maiatzaren 25an Agenda 30 Gasteizko Udal Foroan izan ginen, Aldabe gizarte etxeko areto nagusian. Ekitaldian udal ordezkari bezala Ana Oregi alkateordea egon zen eta Ekialdeko ordezkariak Chayma Redjil, Maria Barahona, Naual Loukia eta Iratxe Etxebarria izan ziren.

Foroan ikastetxe bakoitzeko ordezkariek proposamenak (gune berde gehiago hiri erdian, garraio publikoa bultzatzea, txorien habiak ipintzea, etab.) eta konpromisoak (hiria garbi mantentzea, gune berdeak zaintzea, etab.) irakurri zituzten.

Agenda2030
Agenda2030

Amaia atezainaren agurra

Ostegunean, ikastetxeko atezainaren agurra izan genuen, Amaiaren agurra alegia. Amaia oso pertsona garrantzitsua izan da DBH eraikinerako urte hauetan zehar. Egunerokotasunean erakutsi duen lan-ahalmena, eskuzabaltasuna, sinpatia, eta batez ere, bihotz onari esker, Ekialde guztia konkistatu du. Eta, nola ez, ikastetxeak merezitako agurra eskaini zion, benetan hunkigarria!!

Mila esker, Amaia, zaren bezalakoa zarelako, Ekialdetik onena opa dizugu!! Laster arte!!

Batxilergoko Sari Bereziak

2021-22 Ikasturteko Batxilergoko Sari Berezien eskabidea egiteko epea laster irekiko da. Informazio guztia ondorengo estekan eskuragarri duzue:

  • EPEA? Maiatzaren 25etik 27ko 14:00ak arte

  • ZER? 16 Batxilergoko Sari Berezi

  • NORI ZUZENDUA?

    • 2021-2022 ikasturtean, batxilergoko edozein modalitatetako bigarren maila EAEko zentroren batean eginda eta gaindituta izatea

    • Ikasleek batxilergoko bi ikasturteetan gutxienez 8,75 puntuko edo gehiagoko kalifikazioa izatea, batez beste.

Hizkuntza Ikastaroen Behin-betikoa

Hizkuntzak atzerrian ikasteko beken behin-betiko ebazpena argitaratu da. Ebazpena ondorengo estekan eskuragarri duzue.

Zorte on parte hartzaileei!!

Udalaren Opor Programa

Gasteizko Udala Udan Gozatu kanpaina prestatzen ari da, 2022ko Udako Opor Jardueren eskaintza izango dena. Apirilaren 4tik 19ra izena emateko epea irekitzen da, maiatzak 9an zozketa eginez. Ondorengo orrietan informazio guztia aurkituko duzue:

UDAN GOZATU!!

Udan Gozatu