Batxilergoko aurrematrikulazioa. 23-24 Ikasturtea
Martxoaren 27tik apirilaren 21era (biak barne), BATXILERGOKO AURREMATRIKULAZIOA irekiko da.
Hona hemen informazioa laburbilduta:
- Egutegia: martxoaren 27tik apirilaren 21era, biak barne
- Onarpen-prozesua laburbilduta
- Ekialdea Institutuko hezkuntza eskaintza
Aurrematrikulazioaren informazio guztia Hezkuntza Saileko webgunean irakur dezakezu.
Bestetik, hona hemen Ekialdea BHI-ko ate irekien laburpena:BATXILERGOKO ATE IREKIAK | |
---|---|
BATXILERGOKO INFORMAZIO OROKORRA | BATXILERGO ARTISTIKOA |
|
Birziklatutako musika-tresnen erakusketa Ek1-ean
DBHko 1. mailakoek “Material zaharrak - Soinu berriak” izeneko proiektuaren baitan, birziklatu daitezkeen materialei bigarren bizitza bat ematen saiatu dira, musika tresna desberdinak sortuz. Arte lan hauek erakusteko asmoz, erakusteta bat antolatu dute EKI I eraikineko sarreran, beste ikasle, irakasle, langile eta bertaratu diren guztien arreta piztuz.
Albiste guztia irakurtzeko, klikatu hemen.


Batxilergoko ikasleak Tecnalian
Teknologia ikasgaiko ikasleekin Donostiko Tecnalia ikerketa zentrora joan gara eta han ikertzen ari diren puntako proiektuak ikusi ditugu, besteak beste, composite materiala erabiliz pieza erresistenteen ekoizpena, zilarrezko materiala erabilpena 3Dko inpresoran zirkuitu elektriko integratuak egiteko, eguzki panelak material eta forma ezberdinekoak eraikuntzetan integratzeko, adibidez teilen forma hartuta, beso robotiko eta androide formako roboten funtzionamendua eta aplikazioak eta 16 dronen bidez mugitutako ibilgailu aereoa.
Oso esperientzia aberasgarria, asko disfrutatu dugu !!
Batxilergoko ikasleak Parisen
Martxoaren 2tik 4ra arte, gure Arte-Batxilergoko eta Arte-Historiako ikasleek Paris hiria ezagutzeko aukera izan dute, non XIX. eta XX. mendeko maisuen artelan osputsuenetarikoak eta arkitektura disfrutatzeko aukera izan dute, hala nola hainbat auzo eta jarduera bat ere turistikoak ez direnak baina benetan interesgarriak.
(Argazki guztiak ikusteko, klikatu hemen)


Oso eskarmentu polita izan da eta espero dugu etorkizunean errepikatu ahal izatea!!
AMETS ARZALLUS solasean, 1. Batxilergoan
Amets Arzallus bertsolaria izan dugu gaur gurean, 1. Batxilergoko ikasleekin Miñan liburuari buruz solasean, Idazleak Ikastetxean programaren barruan. Ikasturte honetan ere, Batxilergoko ikasle gehienek irakurri dute Ibrahima Balde-rekin batera idatzi duen liburua, eta ikasleek aukera aparta izan dute eleberriaren sorrera, idazteko prozesua, eta Ibrahimaren beraren biografia lehen eskutik ezagutzeko.
Ibrahima protagonistaren bizimodua eta desioak zein diren helarazi digu Ametsek, eta argi adierazi digu narrazioa idaztean bere asmoa izan dela errespetutik abiatu eta istorio minbera bat kontatzea, baina, betiere, emozioen espektakulutik ihes eginez. Irungo Harrera zentroan migratzaileekin egiten duten lanari buruzko argibideak ere eman dizkigu, baita galdera sorta bati erantzun ere. Azkenik, liburuetan autografo ederrak utzi dizkigu.
Aurten ere eskerrak eman behar dizkiogu Ametsi, gurera etorri izanagatik!!