IRAKASLEEN AURKEZPEN EGUNA
IRAILAK 1
- Lekua: Eki I eraikinean (Juan XXIII kalea)
- Ordua:
- 9:30: Irakasle berrien HARRERA BILERA liburutegian (aurrez kargua hartzera pasa idazkaritzatik)
- 12:30: MINTEGIETAKO AURKEZPEN BILERAK

ONGI ETORRI EKIALDERA!
IRAKASLE BERRIAK ADI!
Datorren ikasturtean Ekialdea BHIn lan egitea egokitu bazaizu, jarri mesedez harremanetan bertako idazkaritza edo zuzendaritza taldearekin uztailaren 20a baino lehen.
Deitu telefonoz 945187062 edo bidali zure datuak ikasketaburua@ekialdea.com helbidera (izen-abizenak, NAN zenbakia, telefonoa eta helbidea). Gogoratu murrizketa edo baimenen bat eskatu behar baduzu orain jakinarazi behar diguzula eta EIZUn eskatu beharko duzula uztailaren 20an zentroan bertan. EKI Iean aurkituko gaituzu 9:00etatik 14:00ak bitarte.
Guztiok irailaren 1ean ikusiko dugu elkar! ONGI ETORRI!
Ikasleen aurkezpen eguna
IRAILAK 8, OSTEGUNA
aRte Irekiak proiektua
aRte irekiak proiektua 1.DBH eta batxilergo artistikoko ikasle eta irakasleak, Errekaleorreko auzoak eta UPV/EHUko Webleaner ikerketa taldeak era koordinatuan diseinatu eta garatu duten proiektu didaktikoa da, ikasleen ikasketa-prozesua hobetzeko asmoz.
Proiektua irakasgai desberdinetan jorratu da (7 irakasgaietan), eta talde bakoitzak Errekaleorreko mural desberdinak landu ditu, jarduera desberdinak osatuz. Hona hemen sortutako Site eta bideoa proiektuaren inguruan.
Zorionak eta mila esker guztiei!! Errekaleor Bizirik!!
2021-22 Ikasturtea. Gasteizera kanpotik datozen ikasleentzako dirulaguntza
2021-22 Ikasturtean Batxilergoko ikasketak egin dituzten eta bizi diren udalerritik Gasteizera joan behar duten ikasleei garraiorako dirulaguntzak emateko deialdia argitaratu da.
Baldintza orokorrak:
- 2021eko abenduaren 31n Arabako Lurralde Historikoan edo TrebiƱuko enklabean erroldatuta daudenak.
- 2021-22 ikasturtean hurrengo artikuluan jasotako ikasketetako batean matrikulatuta daudenak.
- Eskatzailearen ohiko egoitza eta ikastetxea ezingo dira egon udalerri berean, eta haien artean ezingo dira egon 150 km baino gehiago.
Epea:
- Ekainak 13tik 30ra
Informazio gehiago eta eskaera egiteko esteka hemen daukazue.