Instagram Youtube Twitter

Ciencia Show ikuskizuna

Pasa den urtarrilaren 18an, Batxilergoko 1. mailako Kultura zientifikoa eta Fisika-Kimikako ikasleak EHUko Kultura Zientifikoaren katedrak Gasteizera gonbidatutako “Ciencia Show” ikuskizuna ikustera joan ziren. Ekitaldia BigVan zientzialari eta ikerlari taldeak antolatu zuen eta Ingeniaritza Eskolako aretoan izan zen. 

Bertan zientziarekin loturiko 3 monologo desberdin ikusteko aukera izan zuten, aldaketa klimatikoaren ingurukoa, kristalaren eta beiraren ingurukoa, eta eboluzioaren ingurukoa. Gai horiei buruz gehiago jakin ahal izan zuten BigVan-eko lagunek emandako azalpen eta erakustaldiei esker, eta bide batez, datu interesgarriren bat ikasi ere bai, adibidez, bazenekiten aldaketa klimatikoan eragina duten behien puzkarrek ez dutela soinurik egiten? Eta zergatik den hori horrela?

(Argazki guztiak ikusteko, klikatu hemen)

Fisika hutsa da, azalpenik nahi baduzue, galdetu gure ikasleei!!

 

Hamaiketako osasuntsua

Hamaiketako osasuntsua bultzatzeko Anatomiako ikasleok aurten bi ekintza egin ditugu.  Alde batetik, ideia ezberdinekin sortu ditugun kartelen erakusketa ArtEto gelan. Hamaiketakoak garaiko eta alden neurrian bertako produktuekin egin ditugu kartelean gure argazkiak jartzeko eta dieta ezberdinak ere kontutan izan ditugu ( obolakteobegetarianoak, beganoak edo zeliakoentzat egokiak). Eta beste ekintza, ostiralean, 2. patioan, fruta banatu genuen.

Hona hemen hamaiketakoak egiteko proposatutako dietak:

Erlijioaren topaketak

Gabonak aurretik, Erlijio ikasgaiko DBH-ko ikasleek irteera desberdinak egin zituzten: Ayala, Done Jakue bide arabarra eta Estibaliz. Hona hemen irteera bakoitzan egindako laburpena eta irudiak:

(Argazkiak banan-banan ikusteko, klikatu hemen)

Ahaztuezina ikasitakoa eta irrikitan berriro elkarrekin egoteko!!

Batx2-koak frantses antzerkian

Urtarrilaren 13an, ostiralean, Batxilergo 2. mailakoak frantses antzezlan bat ikustera joan ziren. Obraren izenburua “Le chef” zen eta izen bereko filmean oinarritua zegoen. Egokitzapena egiteko, Transeduka konpainaren aktore bakoitzak hainbat errol ezberdinak egin behar izan zituen.

Ikasleek, obra zoragarria ez izan arren, irteera ongi baloratu zuten. Beren ustez, balio izan zitzaien irakasleaz gain, beste pertsona batzuk frantsesez entzuteko baita hizkuntzaren ezagutzan asko aurreratu dutelaz ohartzeko.

DBH1-koak Arkeologia museon

DBH1. mailako ikasleak Bibat Arkeologia museora joan dira Geografia eta Historia ikasgaiko edukiak sakontzera. Bertan, Historiaurreko eta Antzinaroko aztarnategietako aztarna arkeologiko ezberdinak ikusteko aukera izan dugu, gure inguruko historia eta ondarea hobeto ezagutze aldera.

Argazki guztiak ikusteko, klikatu hemen.