Instagram Youtube Twitter

2022-23 Ikasturtea. Eskola ordutegia

GARRANTZITSUA!! 2022-23 Ikasturterako eskola ordutegia aurtengoa bezala mantentzen da, hau da, ordutegi trinkoa eta arratsaldeetan errefortzu-saioak izango ditugu. 

DBH-ko ordutegia: 8:30tik 14:30ra

(arratsaldeetan errefortzua)

ARte Irekiak proiektua

aRte irekiak proiektua 1.DBH eta batxilergo artistikoko ikasle eta irakasleak, Errekaleorreko auzoak eta UPV/EHUko Webleaner ikerketa taldeak era koordinatuan diseinatu eta garatu duten proiektu didaktikoa da, ikasleen ikasketa-prozesua hobetzeko asmoz.

Proiektua irakasgai desberdinetan jorratu da (7 irakasgaietan), eta talde bakoitzak Errekaleorreko mural desberdinak landu ditu, jarduera desberdinak osatuz. Hona hemen sortutako Site eta bideoa proiektuaren inguruan.

Zorionak eta mila esker guztiei!! Errekaleor Bizirik!!

aRte irekiak

2021-22 Ikasturtea. Gasteizera kanpotik datozen ikasleentzako dirulaguntza

2021-22 Ikasturtean Batxilergoko ikasketak egin dituzten eta bizi diren udalerritik Gasteizera joan behar duten ikasleei garraiorako dirulaguntzak emateko deialdia argitaratu da.

Baldintza orokorrak:

  • 2021eko abenduaren 31n Arabako Lurralde Historikoan edo TrebiƱuko enklabean erroldatuta daudenak.
  • 2021-22 ikasturtean hurrengo artikuluan jasotako ikasketetako batean matrikulatuta daudenak.
  • Eskatzailearen ohiko egoitza eta ikastetxea ezingo dira egon udalerri berean, eta haien artean ezingo dira egon 150 km baino gehiago.

Epea:

  • Ekainak 13tik 30ra

Informazio gehiago eta eskaera egiteko esteka hemen daukazue.

Peiqi Chen saritua Urruzuno Lehiaketan

Peiqi Chen Huang ikasleak idatzitako "Gereziondo loreak neguan" ipuina saritu du epaimahaiak ipuinen arloko A kategorian (Batxilergoko 1. eta 2. mailak edo Erdi Mailako Heziketa Zikloak).

Peiqi Arte Batxilergoko 1E taldeko ikaslea da eta Hezkuntza Sailak urtero antolatzen duen lehiaketan saria bereganatzea lortu du. Saria bost eguneko egonaldia izango da, idazte prozesuarekin zerikusia duten lanketak egiteko aukera eskainiko diona. Horrez gain, Hezkuntza Sailak liburu bat plazaratuko du Sagastiberri bilduman, saritutako lan guztiak irakurtzeko aukera izan dezagun.

Zorionak, Peiqi, eta gozatu sariaz! Bitartean, jarrai dezagun gure ingurua edertzeko hitzak, olerkiak eta ipuinak asmatzen!!

Urruzuno Lehiaketa

Albistearen informazio guztia irakurri nahiz izanez gero, klikatu hemen.

 

Agenda 2030 Gasteizko Udal Foroan

Maiatzaren 25an Agenda 30 Gasteizko Udal Foroan izan ginen, Aldabe gizarte etxeko areto nagusian. Ekitaldian udal ordezkari bezala Ana Oregi alkateordea egon zen eta Ekialdeko ordezkariak Chayma Redjil, Maria Barahona, Naual Loukia eta Iratxe Etxebarria izan ziren.

Foroan ikastetxe bakoitzeko ordezkariek proposamenak (gune berde gehiago hiri erdian, garraio publikoa bultzatzea, txorien habiak ipintzea, etab.) eta konpromisoak (hiria garbi mantentzea, gune berdeak zaintzea, etab.) irakurri zituzten.

Agenda2030
Agenda2030