Euskararen eguna - Kronika
"Herria da gorputza, hizkuntza bihotza"
Mikel Laboa/Xalbador
Urtero legez Euskararen Nazioarteko eguna ospatu dugu Ekialdean, baina aurtengoan abenduaren 3a igandea zenez, ostiralera aurreratzea erabaki genuen eta, bide batez, Mikel Laboaren heriotzaren urteurrena gogora ekarri.
Programazio anitza prestatu da euskeraren bueltan ikasleak dantzatu, jolastu eta, elkarlanean arituz, egun honen oroitzapen polita gordetzeko. Euskara gorpuzten saiatu gara ikasleon bihotz erdaldunen zirrikituetatik sartzeko asmoz.
Batxilergo 1. mailako ikasleak taldeka banatu eta sokatira, lokotx bilketa eta txinga probetan aritu dira, izerdi patxetan eta emozioz jota, haien taldea garaile bihurtzeko.
2. mailan Euskaraokea antolatu dute, eta, 1. mailakoekin batera, haien euskal kantarik gustukoenak abestu dituzte ahotsa urratu arte. Asteburu honetako euri zaparraden errudunak beraz, argazkietan topatu ditzakezue irakurle maiteok ;)
DBHn hainbat ekintza antolatu dira maila bakoitzerako. 1. zikloan esaterako, euskal abestien bingoan jokatu dute eta 3. mailan euskal tribialean. 4. mailakoek bertso saioaz gozatzeko aukera izan dute eta atsedenaldian, Mikel Laboa oroituz kantaldia egon da Aner Peritz artistaren eskutik.
Egun borobila izan da!
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi
Euskara Batzordea

Liburutegirako nobedadeak
Abenduaren 1ean ekimen berri bati hasiera eman genion!
Institutuko liburuen fondoa berritzeko asmoz eta gure eguneroko jardunean elementu inspiragarriak izan daitezkeenak sartze aldera, aldiro aldiro, liburu berriak erosten eta aurkezten arituko gara. Horretarako, liburuak irakasle gelan erakusgai jarriko ditugu aurrena, tarte batez, beran izango dituzue kontsultatzeko moduan. Ondoren, liburutegiko funtsean geratuko dira liburuok, edozein unetan erabili ahal izateko.
Gaur, abenduaren 1a, Mikel Laboa hil zeneko 15.urteurrena da eta berau gogoratzeko aukeratu dugu ondorengo liburua: Ni ez naiz Mikel Laboa.
Artista handiaren biografia komiki-liburu batean bilduta topatuko duzue.
Ilustratzaileak, Joseba Larratxek, Euskadi Saria lortu du lan honengatik, gainera.
https://www.youtube.com/watch?
IRAGANA EZAGUTU DEZAGUN; ETORKIZUNA ASMATZEKO!
Zuen interesekoa izango delakoan gaude.
Laster arte!


Hizkuntzaren Normalizaziorako Batzordea
Ekialdea BHI
Euskararen Nazioarteko Eguna
Abenduak 1. Euskararen Nazioarteko Eguna
Aurten abenduaren 3a igandea denez, euskararen eguna abenduak 1ean ospatuko dugu. Batxilergo eta DBH-koekin antolatutako ekimenak kiroldegian edo patioan izango dira, eguraldiaren arabera.
Sakatu hemen Batxilergoko kartela handiago ikusteko.
Sakatu hemen DBH-ko kartela handiago ikusteko.


PELAX musikaria
PELAX musikariaren bisita
Ostiralean, azaroaren 17an, PELAX musikariaren bisita izan genuen. Musikariak ikastetxean programaren barruan izan da ekintza. DBH 3ko zenbait ikaslen aurrean saio bat eskaini zuen, alde batetik bere ibilbidearen inguruan hitz egiteko eta euskal musikaren panoramatik bidaitxo bat egiteko. Musika talde bat nola sortu, zeintzuk izan ziren bere hastapenak...eta zelan ez, tartean abesti batzuk jo zituen.
Gitarra elektriko batekin egin daitezkeen musika jolasak ere irakatsi zituen, loopeatzeko moduak, pedalak erabiltzeko aukera desberdinak...
Itzela izan da Pelax gurekin izatea!
Laister argitaratuko du disko berria eta guri primizian ale bat ekarri digu.
Martxoan Gasteizera itzuliko omen da kontzertua eskaintzera, iragarriko dugu data hori, lasai egon!



Bideo lehiaketa - Euskararen eguna
Bideo lehiaketaren oinarriak
Hezkuntzaren Normalizaziorako Batzordeak lehiaketa bat antolatu dute Batxilergoko ikasleentzat. Horra hor kartela eta lehiaketa iragartzen duen bideoa.
Animatu zaitezte parte hartzera!!!
BIDEO_LEHIAKETA from Olgetan on Vimeo.