Instagram Youtube Twitter

ARte Irekiak proiektua

aRte irekiak proiektua 1.DBH eta batxilergo artistikoko ikasle eta irakasleak, Errekaleorreko auzoak eta UPV/EHUko Webleaner ikerketa taldeak era koordinatuan diseinatu eta garatu duten proiektu didaktikoa da, ikasleen ikasketa-prozesua hobetzeko asmoz.

Proiektua irakasgai desberdinetan jorratu da (7 irakasgaietan), eta talde bakoitzak Errekaleorreko mural desberdinak landu ditu, jarduera desberdinak osatuz. Hona hemen sortutako Site eta bideoa proiektuaren inguruan.

Zorionak eta mila esker guztiei!! Errekaleor Bizirik!!

aRte irekiak

Batxilergo matrikulaziorako hitzorduak

2022-23 ikasturterako Batxilergoko matrikulazio-eskaera irekitzear dago. Matrikulazioa egitera etorri aurretik, ezinbestekoa izango da online bidezko aurretiko hitzordua eskatzea, ilarak eta pilaketak saihesteko. 

Hona hemen informazioa:

  • Data: ekainaren 22tik uztailaren 5era
  • Ordutegia: 8:10 - 14:00
  • Tokia: Ekialdea I (Juan XXIII, 2)
  • Hitzordua eskatzeko esteka: esteka honetan klikatu (derrigorrezkoa da) 
Hitzordua

DBHko ohiko azterketak

ADI!! Dagoeneko baditugu DBHko ohiko azterketen datak: ekainaren 10, 13 eta 14an izango dira. 

Hona hemen egutegi osoa (dokumentua gainean klikatuz gero pantaila osoan ikusiko da):

 

2021-22 Ikasturtea. Gasteizera kanpotik datozen ikasleentzako dirulaguntza

2021-22 Ikasturtean Batxilergoko ikasketak egin dituzten eta bizi diren udalerritik Gasteizera joan behar duten ikasleei garraiorako dirulaguntzak emateko deialdia argitaratu da.

Baldintza orokorrak:

  • 2021eko abenduaren 31n Arabako Lurralde Historikoan edo TrebiƱuko enklabean erroldatuta daudenak.
  • 2021-22 ikasturtean hurrengo artikuluan jasotako ikasketetako batean matrikulatuta daudenak.
  • Eskatzailearen ohiko egoitza eta ikastetxea ezingo dira egon udalerri berean, eta haien artean ezingo dira egon 150 km baino gehiago.

Epea:

  • Ekainak 13tik 30ra

Informazio gehiago eta eskaera egiteko esteka hemen daukazue.

Peiqi Chen saritua Urruzuno Lehiaketan

Peiqi Chen Huang ikasleak idatzitako "Gereziondo loreak neguan" ipuina saritu du epaimahaiak ipuinen arloko A kategorian (Batxilergoko 1. eta 2. mailak edo Erdi Mailako Heziketa Zikloak).

Peiqi Arte Batxilergoko 1E taldeko ikaslea da eta Hezkuntza Sailak urtero antolatzen duen lehiaketan saria bereganatzea lortu du. Saria bost eguneko egonaldia izango da, idazte prozesuarekin zerikusia duten lanketak egiteko aukera eskainiko diona. Horrez gain, Hezkuntza Sailak liburu bat plazaratuko du Sagastiberri bilduman, saritutako lan guztiak irakurtzeko aukera izan dezagun.

Zorionak, Peiqi, eta gozatu sariaz! Bitartean, jarrai dezagun gure ingurua edertzeko hitzak, olerkiak eta ipuinak asmatzen!!

Urruzuno Lehiaketa

Albistearen informazio guztia irakurri nahiz izanez gero, klikatu hemen.