Instagram Youtube Twitter

XXI. Gabonetako postal-lehiaketa. Deialdia

Dagoeneko irekita dago gabonetako postal digital lehiaketa. Hona hemen informazio guztia:

  • Norentzat: lehen ziklo eta ZIG gelako ikasleentzat
  • Entregatzeko epea eta modua: abenduaren 12a baino lehen / artelehiaketa@ekialdea.com
  • Teknika: irudi digitala mugimenduarekin (GIFa)

(Irudian klikatu handiagoa ikusteko)

Gabonetako lehiaketa

Beti bezala, sari oso erakargarriak daude. Parte hartzera animatzen zaituztegu!!

Txakur Gorriak hizlari Arte batxilergoan

Azaroaren 22an, Euskara Mintegiak eta Marrazketa Mintegiak elkarlanean antolatuta, Txakur Gorria kolektiboko bi partaide izan ditugu gurean hitzaldi bat ematen, hirugarren urtez jarraian. Txakur Gorriakoekin hizketan izan dute hizpide Malen Amenabar LarraƱagak eta MariƱe Arbeo Astigarragak. Ilustratzaile eta idazle dira, batez ere, bi artistok, eta beste bi emakumerekin batera osatzen dute sormena helburu duen Txakur Gorria taldea.

Txakur gorriak1
TxakurGorriak2

Albistea osorik irakurtzeko, klikatu hemen.

1.Batxilergokoak Arte Ederren Museora

Azaroaren bigarren hamabostaldian, Arabako Arte Ederren Museora egin dute bisita 1. Batxilergoko talde guztiek Euskara Mintegiak antolatutako ekimen baten baitan. Izan ere, ikasturte honetan ere, bide berriak ari gara urratzen ikasleen artean euskarazko sormena sustatzeko eta euskal kultura ondarea ezagutararazteko. Helburu literarioa izan du bisitak. Museoan ikusgai dauden XX. mende hasierako margolanetan oinarrituta, ipuin bana idatziko dute ikasleek, aldez aurretik gelan landutako ereduari jarraituz.

Bisita batzuk gidatuak izan dira, eta beste zenbait, ordea, gure kasa egin ditugu. Gogotsu aritu dira ikasleak informazioa biltzen, eta horren erakusle dira jarraian dituzuen argazkiak.

Argazki guztiak ikusteko, klikatu hemen.

Eskola garraiorako diru-laguntzak

Ikasleen eskola-garraiorako banakako dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu da:

  • Eskabidea aurkezteko modua: telematikoki edo paperean.
  • Aurkezteko epea: azaroaren 18tik abenduaren 19ra arte.
  • Nori zuzendua: HH-ko lehen zikloko 3. maila, HH-ko bigarren zikloa, LH, DBH eta OLH-ko ikasleak.
Garraioa

Informazio guztia irakurtzeko ondoko webgunea bisitatu.

Ekialdea-ra ere badator Euskaraldia!

2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Eta nola ez, Ekialdekook geure arigune propioa osatuta daukagu azken urteotan. (https://euskaraldia.eus/)

Euskaraldia

Animo, bada, eta eragin mingainari! Euskaraz!!! 

Hitzez egiteko garaia da!!!