DBH - Ekaineko plangintza
Ikasturtea bukatzear dago eta DBH-n hainbat ekintza programatuta daude: liburu solidarioaren itzulketa, irteera desberdinak, nota banaketa, etab. Bestetik, ekainak 21ean autobusek ordutegi berezia izango dute.
Hona hemen informazio guztia:
- Ekainak 21: Autobuseko ordutegi berezia
- Ekainak 15-23: Egun berezien egitaraua
Erlijioko irteerak: Urkiola eta Zuia
DBH1 eta DBH2.mailako erlijioko ikasleek, beste ikastetxe batzuekin batera, bi irteera izan dituzte azken egunetan: Urkiola eta Zuiako meskitan izan dira.
Albiste guztia irakurtzeko, ondorengo estekan klik egin.
Kanpoko itxurak itsutzen bagaitu ez dugu barnekoa behar bezala ezagutuko!!
2023ko Urruzuno Lehiaketa - Janire Martinez
Janire Martinezek idatzitako H I T Z A K (Hitz apurtuak) olerkia saritu du Urruzuno Lehiaketako epaimahaiak poemen arloko A kategorian (Batxilergoko 1. eta 2. mailak edo Erdi Mailako Heziketa Zikloak).
Batxilergoko 2B taldeko ikaslea da Janire, eta izenburu iradokitzaile hori duen poemaren bidez lortu du saria bereganatzea, Hezkuntza Sailak urtero antolatzen duen lehiaketan.

Albiste osoa pdf formatuan irakurtzeko, klikatu hemen.
Zorionak, guztioi! Zorionak, bereziki, Janire, eta gozatu sariaz!
Bitartean, jarrai dezagun gure ingurua edertzeko hitzak, olerkiak eta ipuinak asmatzen!!
IKT ohar batzuk
Ikasturtea bukatzear dagoenez, hona hemen IKT inguruko ohar batzuk:
Irakasleak
Chromebook-en itzulketa
- Data: Ekainak 29
- Tokia: Ekialdea I, DBH1G gelan (10:00-12:00)
Posta elektronikoaren ezabaketa
- Data: Irailak 30 (ekainean abisua bidaliko da)
Ikasleak
DBH / Chromebook-en itzulketa
- Data: Ekainak 15: DBH1, DBH, DBH3-ko bajak / Ekainak 16: DBH4
- OHARRA: Gelaz gela IKT arduradunek pasatuko dira
BATX / Windows-en itzulketa
- Data: Maiatzak 18: Promozionatzen dutenak / Ekainak 13: Ez-ohikoetan gainditu edota selektibitaterako eskatu
- Tokia: Ekialdea II, ArtEto gelan (C pabilioia, 2.solairuan)
Posta elektronikoaren ezabaketa
-
Data: Irailak 30 (ekainean abisua bidaliko da)
Jakiunde akademiako ziurtagiria
Duela urte batzuk Jakiunde akademiak 4. DBH eta 1. Batxilergoko ikasleei zuzenduriko zientzia, arte eta humanitate hitzaldiak antolatzen ditu, hitzaldi hoien helburua arlo haiekiko ikasleen jakin-mina piztea izanik.
Aurten Ekialdeatik 4 lagun animatu dira hitzaldietara joatera eta apirilaren 27an, Arabako Foru Aldundian, ziurtagiria jasotzeko emanaldira joan ziren. DBH4. mailako Edurne GarcĂak aurtengo ziurtagiria jaso du.

