Renting eramangarriak
2021-22 ikasturtean, Eusko Jaurlaritzatik ikasleentzat eramangarriak jaso dira. Alde batetik, bizi dugun osasun-egoera dela eta (Covid-19), ikasle guztiek baliabideak edukitzea bermatu nahi da, denek egoera berdinean egon eta bretxa digitala saihesteko. Eta bestetik, hezkuntza-mailan digitalizazio-prozesu baten gaude, metodologia eta irakasteko-erak dagokion arora moldatzea derrigorrezkoa izanik.
Beraz, ikasleak dagokion baliabidearekin hornitzea ezinbestekoa da. DBH ikasleentzat Chromebook-ak eta Batxilergoko ikasleentzat Windows-ak jaso dira.
