Jantokia
Argibide orokorrak

Ikastetxeak 2 jantoki ditu eta bertan,txanda bakarrean bazkaltzen dute ikasleek.
- Egunak: Jantokia astelehen, astearte eta ostegunetan dago irekia urritik maiatza amaitu arte,
- Ordutegia: 14:30etatik 15:30ra da.
- Prezioak:
- Bekarik gabeko ohiko ikasleak: 4,6€
- Egun solteetan: 5,2€
- Hileko kuotak: Urteko 87 jantoki egunen prezioa 8 hileko kuota berdinetan banatuko da.
- Ez-etortzeak: Ohiko ikasleen ez-etortzeak EINIKA aplikazioan azalduko dira. Ez-etortzeak aurretik abisatu behar dira kuotatik ez kobratzeko. Hala ere ezin da kuota osoa deskontatu langileen gastuak berdinak direlako.
Jantokiko argideen zehaztapen gehiago dokumentu honetan aurki ditzakezue.
Jantokiko zerbitzuaren eskaera egiteko dokumentu hemen deskargatu dezakezue.
Informazio gehiago:
- Ekialdea, Jantokiaren arduraduna: Jose Luis Gambra, jantokia@ekialdea.com.
- Jarraibideak. Gaia: eskola-jantokien kudeaketa zuzena (2012-2013)
- Hezkuntza Saila, Eskola jantokiak, Jarraibideak
Menuak
Beharren araberako menu mota dsberdinak daude:
- Basala
- Txerririk gabekoa
- Arrautza-esneki-barazkiena
- Arrautza-esneki-barazki eta arrainena
- Nutrizio-premia berezietarako dietak (alergikoak... mediku ziurtagiriarekin).
GASCA Catering Zerbitzuak ikasturterako eskainitako menuak ondoko loturan ikus daitezke IES EKIALDEA (zentroa) aukeratuz.
Arautegia
Jantokiko erabiltzaileek ondorengo arautegia bete behar dute:
- Ikasleek txandaka janaria zerbitzatu eta platerak jaso beharko dituzte.
- Mahai bakoitzean arduradun bat egongo da, astero aldatuz.
- Bakarrik arduradunak altxatuko dira bazkalorduan.
- Janaria jateko da, ez jolasteko.
- Bazkal orduetan komunaren erabilera murriztua gelditzen da estututasun kasuetara soilik.
- Era egokian hitz egin behar da, oihuak eta zaratak egin barik.
- Monitore eta arduradunaren aginduak bete beharko dira eta zor zaien errespetuaz tratatu.
- Eguerdiko klaseak bukatu eta gero, jantokiko erabiltzaileak ezin dira kalera joan.
- Bazkaria bukatu ondoren Institutuko lokaletan geratu behar dira.
- Arduragabekeriaz zikintzen dena garbitu behar da eta axolagabekeriaz apurtzen dena ordaindu egin behar da.
Arauen ezbetetzeak zigorren bat ekar dezake.