Peru Amorrortu Barrenetxeak, 2.Batxilergoko ikasleak, R.M.Azkue Literatura Saria jaso du
Atzo, hilak 18, Euskaltzaindiaren egoitzan Euskaltzaindiak eta BBK-ek antolatutako Azkue Literatura Sarietatik 1.a Peru Amorrortu Barrenetxeak jaso zuen “Non zaude, Babilonia?” izeneko poemari esker. Yolanda Arrieta epaimahaikidearen hitzetan: “Heldutasun estilistiko harrigarriz idatzia dago, iruditegi dotorez betea. Eskisitua! Poeta Babiloniari deika dabil eta deskribapenak darabiltza dei hori gauzatzeko.” Gizakiok betidanik kezkatu gaituen galdera egiten dio poeman Babiloniari " ahanzturen putzuan murgilduko / naiz ni ere?”. Erantzuna denboraren esku dagoela jakinda, Peruren lana ezagutzeko aukera izan dugunok esan dezakegu "ahanztuen putzuan" ez dela galduko "harrizko" mundu honetan gauden bitartean. Zorionak, Peru! | R.Mª Azkue literatura saria
 |