Lurraren barne-egitura ikusgai
Hiru astetan zehar margo, kartoi, poliestireno, pintzel, kartulinak eta bestelakoak eskuan hartuta, 1.DBHkoak abentura berri batean ontziratu dira. Lurraren barne-egitura, bere erliebe unitate nagusiak eta erliebea aldatzen duten eragileak maketetan irudikatu dituzte. Talde txikietan aritu dira lanean. Ekialdea I eraikinean azaroak 14ra arte 1F taldekoen maketak izango dira ikusgai. Astero talde bateko maketez gozatzeko aukera izango da.
|