Gazte Klik Klak 2020 lehiaketan Asier eta Elaia sarituak
Batxilergo Artistikoko ikasle batzuk Gazte Klik Klak 2020. urteko edizioko lehiaketan sarituak izan dira. Gazteentzako argazki digitalen eta bideoen lehiaketak ‘hiri-orbanak’ zuen gaia eta Vitoria-Gasteizko Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoak antolatu du. Hauek dira gure ikasle sarituak eta aurkeztutako lanak.
• Asier Corredera: "Izenburu gabe" ikus-entzunezkoa.
• Elaia Chacartegui: "Puzzle" argazki seriea.
Zorionak!