Euskararen Eguna: Bingo!
Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna dugu, eta aurten ere, bereziki ospatu nahi izan dugu egun seinalatu hau ikastetxean, baina, nola ez , Covid-19ari aurre egiteko protokoloari jarraituz. DBHko talde guztietan ikasleek egindako aurkezpena eta bideo bat ikusi dute lehen saioan. Eta azken orduan, berriz, Euskal kanten bingoa egin dute, DBH4-ko ikasle dinamizatzaileen gidaritzapean. Batxilergoan ere goizean goizetik, eta atsedenaldietan, Musikako ikasleek espresuki grabatutako kantak eta koreografia izan dituzte ikusgai sarrerako telebistetan: Ilargia, Maravillas, Errefuxiatuena, Erre zenituzten… Eta azken orduan, Euskal kanten bingoa jokatu dute, gelako zenbait ikaslek dinamizatuta. Giro aparta izan da gaur ikastetxean. Gaur, GEHIAGO, GEHIAGOREKIN eta GEHIAGOTAN kantatu dugu euskaraz!!! Badakizue: Kantua ahoan, eta poza bihotzean! | |