TXAKUR GORRIA kolektiboa Arte Batxilergoan

Urtarrilaren 15ean, Txakur Gorria taldeko bi kide izan ditugu EKI II ikastetxean, Euskara Mintegiak eta Marrazketa Mintegiak gonbidatuta. Arte Batxilergoko I. eta II. mailako ikasleei euren sortze lana azaltzea izan da asmoa. Ane Labaka Mayoz bertsolari, antzezle eta idazleak, eta MariƱe Arbeo Astigarraga ilustratzaile, diseinatzaile eta maketatzaileak osatzen dute kolektiboa, beste bi emakumerekin batera.


Txakur Gorria autoedizioa lantzen duen sormen taldea da, helburu duena sortu zaien lehen ideiatik plazarainoko bidean modu kolektiboan lan egitea euskaraz eta gainerako arte diziplinekin elkarlanean. Ipuin liburu ilustratuak, postalak, artikulu ilustratuak eta beste hainbat sormen lan dituzte, erakusketa ugarirekin batera.


Ez da erraza izan euren agendan tarte bat aurkitzea guregana etortzeko. Helburua izan da Txakur Gorriaren esperientzia partekatuz, gure ikasleek ikustea aukera ugari dituztela beren sormena plazaratzeko ikasketak bukatutakoan. Eskerrik asko bisitagatik!