Euskararen Ginkana

Eman izena otsailaren 3a baino lehen!

Lagun artean ondo pasatzeko eta euskararen alde erabiltzeko 3000€ irabazteko aukera duzue. Saria segurua da eta dibertsioa ziurra!
Osatu 4-6 laguneko taldea, sartu www.euskararenginkana.eus webgunean eta eman izena!


Nortzuk parte hartu dezakete?


Lagun koadrilak, Mintza taldeak, guraso eta ikasle taldeak, Mintzakoadrillak, jai batzordeak, aisialdi taldeak, euskaltegiko lagunak, tokiko enpresak, kirol taldeak, talde feministak, ekologistak… ondo pasatzeko gogoz zaudeten 4-6 lagun elkartu eta osotu taldea!


4 aste, 4 proba, 4 sari


Lau aste iraungo du Euskararen Ginkanak: otsailaren 3an hasi eta martxoaren 3ra arte. Martxoaren 20an final handia jokatuko da.


Lau proba online: hilabete horretan, astero proba bat egingo duzue, online ikusiko duzue zer egin behar den eta online bidaliko duzue proba eginda.


Lau sari: puntu gehien dituzten lau taldeak martxoak 20ko final handira pasako dira. Talde finalista denek eramango dute sari bana. Sari potoloena 3000€koa da, euskararen alde egin nahi duten asmo hori burutzeko mendi irteera bat euskaltegiko lagunekin, euskararen egun bat antolatu herrian, Errigorako saski pila bat erosi eta eskolan banatu, futbito txapelketa bat koadrilen artean…zenbat gauza egin daitezkeen!).

euskararen ginkana