Oihana Arana idazlea Ekialdean

 

Urtarrilean Oihana Arana idazlea gure artean izan genuen, Ekialdean. Berak idatzitako "Portuak" eleberria DBH 4 mailan irakurritakoan, aurrez aurreko hiru saio eskaini zizkigun, Idazleak Ikastetxean programaren barruan.

Oihanaren lehenengo liburua izan da, eta bertan nerabetasunaren hainbat kezka eta bizipen ederki islatzen direnez, ikasleak nahiko identifikatuta sentitu ziren. Hortaz gain, sormen eta argitalpen prozesuaz aritu zitzaigun, idazle berri moduan. Benetan interesgarria izan zen.

Eskerrik asko bisitarengatik, Oihana.

 

Oihana Arana