Erdi Aroko Gasteiz

 

1181n Antso VI.a errege nafarrak ”Nova Victoria" hiria sortu omen zuen Gasteiz herrixka zaharraren gainean. 840 urte geroxeago, egungo Ekialdea institutuko gasteiztar gazteok, aukera ederra izan dugu gure hiriaren historia eta bilakaera bertatik bertara hobeto ezagutzeko.

Alde batetik, urte urrun haietako jendarteko harremanak eta bizimodua; eta bestetik, ipinitako aurreneko harriak, altxatutako lehen eraikinak, diseinaturiko lehenengo enparantzak  eta kaleak… Gutxi batzuk garai hartakoak, autentikoak. Beste batzuk, zaharberrituak edo eraldatuak. Nola edo hala, zortzi mende luze geroxeago, denak… zutik!


Ekialdea institutuko DBHko 2.mailako ikasleak.

 

erdi aroko Gasteiz