Hemen da Kultura Astea 2020-2021

Hemen da Kultura Astea!

Martxoaren 22tik 26ra ospatuko dugu EKI I eta EKI II eraikinetan, eta hezkuntza-komunitate osoak hartuko dugu parte antolaketan nahiz  jardueretan.

Aurten, bereziki, ikasleek urte osoan zehar irakasleen gidaritzapean egindako lan ugari izango ditugu erakusgai ikastetxeetako hormetan, telebistetan eta web-orrian.  Mintegi bakoitzak bere aletxoa jarri du, guztion artean partekatzeko, eta emaitza ikusgarria da, benetan.

Batxilergoko Ikasleen Euskara batzordeak, berriz,  “Hizlarien Txokoa” (Speaker´s corner) dinamika antolatu du aste osorako, kulturako gai gatazkatsuez eztabaidatzeko. Azkenik, “Gurasoak hizlari” atal berrian, zenbait gurasok  hitzaldiak emango dizkiete ikasleei, oso gai ezberdin bezain interesgarriak hizpide hartuta.  

Astea bete-betea dugu! Emaiozu begiratua egitarauari, eta jarrai iezaguzu egunero gure web-orrian.

Segi dezagun elkar zaintzen eta esperantza ereiten Kultura Astean ere!

DBH - Egitaraua - Erakusketak

Batxilergoa- Egitaraua - Erakusketak

 

 

kultura astea