Hizlarien Txokoan kultura hizpide

Batxilergoko Ikasleen Euskara Batzordeak erronka bikaina luzatu die Batxilergoko talde guztiei, Kultura Astearen barruan: kultura hizpide hartu, eta eztabaida sutsuari ekitea euskaraz, Hizlarien Txokoa (Speaker´s corner) dinamika erabiliz.

Gaiak eurek hautatu dituzte, eta zein baino zein interesgarriagoak izan dira. Hona hemen: Kultura eta hizkuntza: Kultura ingelesez egiteak ateak zabaltzen ditu? Zergatik egin kultura euskaraz?  Industria kulturala eta kulturaren monopolioa. Ekoizpen kulturala, beste kontsumo produktu soil bat?  Kultura = Entretenimendua? Kultura eta hipersexualizazioa. “Erabili eta botatzeko” kultura. Kulturak errentagarria izan behar ote du?  Kultura eta hezkuntza . Youtuberrek eta TikTokerrek kultura sustatzen dute?, Influencer edo eragile “kulturalak” dira? Zer iruditzen zaizu zergak ez ordaintzeagatik paradisu fiskaletara ihes egin dutenen kasua?

Espero dezagun elkarren arteko iritzi-trukaketatik ikuspegi berriak sortu izana! Ea datorren urtean ere antzekorik antolatzeko aukerarik duten, baina musukorik gabe, jakina!!

Eskerrik asko Batxilergoko Ikasleen Euskara Batzordeari! Lan aparta egin duzue antolaketan. Eta garrantzitsuena: gogoa jarri diozue, bai horixe!!

Hizlarien txokoa