Kultura Astea 2020-21

Kultura Astea

Bukatu da Kultura Astea Ekialdean!

Martxoaren 22tik 26ra ospatu dugu, hezkuntza-komunitate osoak parte hartuz antolaketan nahiz  jardueretan, eta pozik gaude emaitzarekin, bai horixe! Ezin bestela izan!

DBH - Egitaraua  -  Erakusketak

Batxilergoa- Egitaraua - Erakusketak

Nikaraguarekin elkartasuna: jaialdia

 

Dendaraba 2021/03/25.

 

Kultura Astea

Hizlarien Txokoan kultura hizpide

Batxilergoko Ikasleen Euskara Batzordeak erronka bikaina luzatu die Batxilergoko talde guztiei, Kultura Astearen barruan: kultura hizpide hartu, eta eztabaida sutsuari ekitea euskaraz, Hizlarien Txokoa (Speaker´s corner) dinamika erabiliz.

Kultura Astea

Gurasoak hizlari: medikua motxilan

Martxoaren 24an,   Joseba Iruzubieta “Iru”k Lehen sorospenei buruzko hitzaldi berezia eman zien 1. Batxilergoko C eta E taldeko ikasleei, Kultura Asteko “Gurasoak Hizlari” atalaren barruan.

“Iru” erizaina da ogibidez; ilustratzailea, afizioz; eta mendia maite du txiki-txikitatik. Bere biografiari estuki loturiko gako-hitz horietan oinarrituta eskaini zuen ordubeteko saio praktikoa.

Kultura Astea

Gurasoak hizlari: astronomiari buruzko hitzaldia

Martxoaren 23an,   Xabi Alcántarak Astronomiari buruzko hitzaldi bat eman zien 1. Batxilergoko A eta B taldeko ikasleei, Kultura Asteko “Gurasoak Hizlari” atalaren barruan.
Gaubeako Astronomia Elkarteko Koordinatzailea da Xabi, beste zenbait gauzaren artean, eta gaiari buruzko dibulgazio-lanetan dihardu aspalditik.

Kultura Astea

Aita Mari erreskate ontzia

Iragan martxoaren 22an,  Aita Mari euskal erreskate ontzian Mediterraneoan aritu ziren bi kide izan ditugu Ekialdea institutuan: Izaskun Arriaran eta Ane Intxaurraga. Berrogeita bost egun eman dituzte orotara inguru hartan; horietarik 15 itsasoan, eta gainerakoak prestaketa lanetan eta beste laguntza zereginetan.

Kultura Astea

Batxiztegia

Esku artean duzun hau Hiztegi bat da. 2020-2021 ikasturtean, Gasteizko Ekialdea BHIko Arte Batxilergoko 75 ikaslek asmatutako euskarazko hitzez eta irudiz osatua.

 Batxiztegia

zozketa solidarioa

Zozketa solidarioa

DBH:

1. saria: 181

2. saria: 240

Batxilergoa:

1. saria: 66

2. saria: 55

Erreserbako zenbakia: 200

Eskerrik asko!

Kultura Astea

Hemen da Kultura Astea!

Martxoaren 22tik 26ra ospatuko dugu EKI I eta EKI II eraikinetan, eta hezkuntza-komunitate osoak hartuko dugu parte antolaketan nahiz  jardueretan.

DBH - Egitaraua  -  Erakusketak

Batxilergoa- Egitaraua - Erakusketak