Olarizura bisita

Kaixo, gu lehenengo mailako Ekialdeko ikasleak gara. Aste hauetan zehar Olarizura joan gara landareen gaiari buruzko gauza gehiago ikasteko.

Horra iritsi ginenean hiru monitore zeuden itxaroten Olarizuko Dehesan.
Aurkeztu zizkiguten bioma motak (mediterraneoa, sub-mediterraneoa, goi-mendikoa, epela eta boreala). Gero, ginkanaren prozedura azaldu ziguten.

Bost-sei talde egin zituzten, bakoitzak kolore bat zuen. Talde bakoitza leku batera joan behar zen bere zuhaitzak eta landareak bilatzera. Gero, hamaiketakoa jan ondoren, talde bakoitzari galdera batzuk egin zizkioten aurkitutako zuhaitzei buruz. Bi irabazle geratu ziren talde bakoitzetik.

Hurrengo proban, zuhaitzen artetik korrika egin behar genuen goitik beherako kartel batera heldu arte. Bi mapa zeuden, bat Iberiar penintsulakoa eta bestea Europakoa. Mapetan hainbat hosto zeuden eta bilatu behar genituen gure taldeko hostoak, gora joan eta esan taldearen kolorea eta mapan non zegoen kokatuta taldeko hostoa.

Ekintza bukatzeko, Dehesa etxean irabazleen arteko galdera batzuk egin zituzten klaseko irabazlea lortzeko.

Goiza pasatzeko eta ikasteko era desberdin bat izan da!!!!!

OlarizuAita Mari