Sari banaketa 2021-22
Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika eta Marrazketa mintegietan antolatutako lehiaketetako irabazleak saritu ziren apirilaren 1ean.
Kultura Astearekin amaitzeko, sari banaketa ospakizuna egin zen apirilaren 1ean Ekialdea I-eko kiroldegian. Aurkezle lanetan, Batxilergoko ikasleak aritu ziren: Daniela Torres, Uxue Delgado eta Laura Alonso.
Lan hoberenek, publikoaren txalo zaparradaz gain, diploma eta saria eraman zuten etxera eta amaitzeko, parte hartzaile guztien artean 2 ordenagailu zozketatu ziren.
- Sarituen zerrenda ikusteko, klikatu hemen
- Argazki guztiak ikusi nahi izanez gero, galerietara joan
Mila esker AMPAri sari eta opari guztiengatik eta zorionak ikasle guztiei!
