Amaia atezainaren agurra
Ostegunean, ikastetxeko atezainaren agurra izan genuen, Amaiaren agurra alegia. Amaia oso pertsona garrantzitsua izan da DBH eraikinerako urte hauetan zehar. Egunerokotasunean erakutsi duen lan-ahalmena, eskuzabaltasuna, sinpatia, eta batez ere, bihotz onari esker, Ekialde guztia konkistatu du. Eta, nola ez, ikastetxeak merezitako agurra eskaini zion, benetan hunkigarria!!