Ciencia Show ikuskizuna

Pasa den urtarrilaren 18an, Batxilergoko 1. mailako Kultura zientifikoa eta Fisika-Kimikako ikasleak EHUko Kultura Zientifikoaren katedrak Gasteizera gonbidatutako “Ciencia Show” ikuskizuna ikustera joan ziren. Ekitaldia BigVan zientzialari eta ikerlari taldeak antolatu zuen eta Ingeniaritza Eskolako aretoan izan zen. 

Bertan zientziarekin loturiko 3 monologo desberdin ikusteko aukera izan zuten, aldaketa klimatikoaren ingurukoa, kristalaren eta beiraren ingurukoa, eta eboluzioaren ingurukoa. Gai horiei buruz gehiago jakin ahal izan zuten BigVan-eko lagunek emandako azalpen eta erakustaldiei esker, eta bide batez, datu interesgarriren bat ikasi ere bai, adibidez, bazenekiten aldaketa klimatikoan eragina duten behien puzkarrek ez dutela soinurik egiten? Eta zergatik den hori horrela?

(Argazki guztiak ikusteko, klikatu hemen)

Fisika hutsa da, azalpenik nahi baduzue, galdetu gure ikasleei!!