AMETS ARZALLUS solasean, 1. Batxilergoan

Amets Arzallus bertsolaria izan dugu gaur gurean, 1. Batxilergoko ikasleekin MiƱan liburuari buruz solasean, Idazleak Ikastetxean programaren barruan. Ikasturte honetan ere, Batxilergoko ikasle gehienek irakurri dute Ibrahima Balde-rekin batera idatzi duen liburua, eta ikasleek aukera aparta izan dute eleberriaren sorrera, idazteko prozesua, eta Ibrahimaren beraren biografia lehen eskutik ezagutzeko.

 

Ibrahima protagonistaren bizimodua eta desioak zein diren helarazi digu Ametsek, eta argi adierazi digu narrazioa idaztean bere asmoa izan dela errespetutik abiatu eta istorio minbera bat kontatzea, baina, betiere, emozioen espektakulutik ihes eginez. Irungo Harrera zentroan migratzaileekin egiten duten lanari buruzko argibideak ere eman dizkigu, baita galdera sorta bati erantzun ere. Azkenik, liburuetan autografo ederrak utzi dizkigu.

Aurten ere eskerrak eman behar dizkiogu Ametsi, gurera etorri izanagatik!!