STEAM

Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika Artea eta Humanitateekin lotuta bateratzen duen hezkuntza da, zeharkako zein diziplinako oinarrizko gaitasunak garatuz. Ikasleak ahalduntzen ditu erantzukizunez gure gizarteko erronkei aurre egin ahal izan diezazkieten.
Honako helburuak ditu:
- Bokazio zientifiko-teknologikoak piztea.
- Ikasleen STEAM gaitasunak hobetzea.
- Ikasleei euren inguruko munduan modu aktiboan parte hartzera bultzatzea.
√ Aldi berean eta modu integratuan arlo horietako kontzeptuak ikastea ahalbidetuko duten egoerak nahita eragitea bilatzen du, diseinuko testuinguru praktiko batean eta arazoak konpontzeko, enpresen ingeniaritzan egiten den bezala.
√ Ikerketan dago oinarrituta, zeina esperimentuak planifikatuz, hipotesiak ikertuz, informazioa bilatuz, ereduak sortuz, taldean lan eginez, eztabaidatuz, eta zentzuzko azalpenak proposatuz egiten den.
Steam proiektuak
Hona hemen ikastetxean egindako proiektuak: